FAQ/OHIKO GALDERAK

Nola egiten dugu lan?

Ostiralero  hurrengo asteko produktu freskuak webgunean argitaratzen ditugu.

Gure dendan erosketak egin; ordurarte egindakoa bertan behera utzi; aldatu; edota erosketari beste ezer gehitu nahi izanez gero, hala egin dezakezu.

Geure produktuen freskotasuna bermatzeko, eta tratu pertsonalizatua eta mimoa zihurtatze aldera, geure ornitzaileen produktuak jasotzeaz, garraiatzeaz eta partitzeaz gu geu arduratuko gara,

Nola erosi?

Erosketa aise eta erraz egin daiteke. Aukera ezazu zuk egindako nahi duzun otarra, eta eman iezazkiguzu jasotze datuak.

Aukera ezazu nola ordaindu, alegia, kreditu txartelaz, Pay Pal bidez, edota helbideratze bankarioaz.

Baiezta ezazu zure eskaera eta, klik, etxean duzu. Ahalik eta laisterren jarriko gara zurekin harremanetan eguna eta partitze ordua zehazteko.   

Non ?

Banaketa Uribealdea, Bilbo, Mungialdean eta Bakion egiten dugu.

Astero erostera behartuta nago?

Konpromiso barik!!!

Zuk nahi eran eta  nahi duzunean eros dezakezu.

 Gutxieneko eskaera al dago?

Ez, ez dago gutxieneko eskaerarik

Bidaltze gastuak kobratuko dira?

Bilbo, Uribe, mungialdea eta Bakio  inguruan, erosketa 40€ baino haundiago bada, ez dira bidaltze-gasturik kobratuko

Erosketa 40€ baino gutxiago bada, bidaltze-gastuak 5€ kobratuko dira

Zein da produktuen jatorria?

 Produkto batzuk  gure Maruriko ortutik datoz, inguruko hornitzaileekin lan egiten dugu ere. Atzerrira joan gabe berton produktu ugari baitugu.

Halan da guztiz be, eta beti ere zure beharrak asetzeko asmoz,  inoiz Estatuko produkturik ekarri beharko bagenu, produktuon jatorriaren berri emango genizuke.